XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pazientzia.

Izan ere, Laurari gauza bat buruan sartzen zaionean...

Teori, gainera, bost axola zaio kontua.

Laurak jakin beharko luke honezkero halakoetan inporta zaion bakarra argudioen arrazoibide egokia dela.

Eztabaidak bere legeak baititu.

Eta, gutxienez, datuen zuzentasuna zaindu.

Urduritu egiten du hori du Laurak aitzakia bakarra, gaiaren berotasunez nahiz aldartearen haizeaz, formak ez gordetze horrek.

Bientzat garrantzi berezirik ez duten gaietan ere... Urrutiago joan gabe, goizeko ibilaldiko kasketa heze-bero hartan, adibidez. Zergatik ezin dio onartu Teori bere arrazoia? Ez baitzihoan, gainera, Laurarenaren kontra: hezetasuna, eta beroa noski.

Begien bistakoa ere zergatik ukatu behar dio batzuetan?

Edo are eta okerrago argudiorik gabe geratu eta bere ohar psikologiko haietako batez zigortu, eztabaidaren gaiari orduan bai zeharo ihes eginik; psikiatra jakintsu baten eta bere paziente gaixoaren arteko harreman halako bihurturik tupustean berdinetik berdinera hasitako elkarrizketa?

Formak forma huts dira, esango luke Laurak, jakina, baina hortxe dago Teorentzat koska.

Bera konforme dago funts-funtsean Laurak pentsatzen eta esaten dituen ia guztiekin ere, gaur saiez eta haur goseez bezala, langabeziaz edo kalte ekologikoez, (...)